XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ardatz koordenatuetan batetik maiztasun-tarte horiek eta bestetik dezibel-maila irudikatuz, soinu baten identifikazio totala lortu dugu; honi soinuaren espektroa deritzo.

Azkenik, bada soinua deskribatzeko hirugarren parametro bat: denborarekiko aldagarritasuna.

Soinuak egonkorrak izan daitezke, hau da, jarraiak, sirenak bezala, edo pultsuen ondorio izan, tiroak bezala.

Soinu egonkorren intentsitatea, ordea, ez da konstantea izaten.

Ezaugarri guzti hauek eragina dute soinu hori atsegina ala jasanezina izan dadin.

2. Ikerketek azaldu dutenez, soinuaren ondorioak pertsonengan era askotakoak izan daitezke.

Entzumenari dagozkion arazoak gerta daitezke zelula errezeptoreen akatsen batengatik, edo zelula horiek kokatuak dauden barne-belarriko egituraren akatsen batengatik.

Belarriko gainerako parteak gutxitan izaten dituzte eritasunak eta normalean ez dira inolako arazo-iturri izaten entzumen kontutan.

Hala ere, gerta daiteke soinuaren presioa izugarri apala baldin bada, tinpanoa haustea.

Soinuak beste mota bateko ondorioak ere sor ditzake: desoreka fisiko edo mentala, lotarako eragozpenak, istripuen arriskua igotzea etab.

5 eta 10 urteren artean agertzen diren entzumeneko eritasun askoren jatorria petardoak izaten dira eta 10 eta 18 urteren tartekoena petardoak eta su-armak.

Hortik gora arazo gehienak lanarekin zerikusia dute.

Eraikuntzan, industria astunean, abiazioan, inprimategietan, abeletxe mekanizatu eta kamioi gidaritzan lan egiten duten langileen artean 6 milioitik 16 milioira arteko kopurua izan daiteke maila arriskutsuko soinuak jasan behar dutenena.

Azken ikerketek diotenez, entzuteko gaitasuna galtzen ari den beste multzo handi bat gazteak dira.

Talde honetako arazoaren iturria ez da lanbidea izaten, baizik eta ozenegi eta denbora luzez musika entzuteko zaletasuna.

Arazo hau larria da gaur egun eta izurriteen ezaugarriak hartzen ari omen da.

80 db (A) soinuak maiz entzuteak, edo 70tik 80 db (A)ra bitartekoak denbora luzean jasotzeak entzumena galdu erazten du.

Maila horretako soinuak ahalik eta gutxien jasotzea eta ahal den neurrian haiei itzurtzea beharrezkoa da, adinarekin entzumena galtzeko arriskurik izan nahi ez bada.

Soinuak hiru eratako erantzun fisiologikoak eragiten ditu.

Lehenengoa, borondatezko muskulu-mugimendu bat da, burua eta begiak soinuaren iturrirantz zuzenduz eta gorputza zerbaiti erantzuteko prestatuz.

Hauxe gertatzen da, ustegabeko soinu ozen bat, jasotzen dugunean.

Bigarrenik, soinuak 70 db baino gehiagokoak badira, gure muskuluek guk gidatzen ez ditugun mugimenduak egingo dituzte, odol gutxiago bidaliz gorputzaren muturretako partetara (hatzak, zein esku, zein oinetakoak, belarriak) eta bihotzaren erritmoan eta arnasketan aldaketak eraginez.

Hirugarrenik eta azkenik, soinu ozenek erantzun neuroendokrinoak eragin ditzakete eta, animaliengan egin diren saiakuntzetatik lortu diren ondorioek diotenaren arabera, honek funtzio sexual eta ugalketa-funtzioak kaltetzen ditu.

Ondorio hauek ez daitezke zuzenean aztertu pertsonengan.

Hala ere, ezaguna da soinu-maila altuak jasan behar dituzten langileen artean eritasun kardiobaskularren, belarri, sudur eta eztarriko arazoen eta desoreken intzidentzia gora doazela.

Alemaniako langile siderurgikoen artean, adibidez, bihotz-erritmo ez-normalek beste taldeetan baino maiztasun altuagoa dute.

90 db (A) baino soinu ozenagoak egonkorrak badira, gerta daiteke askoz ere intentsitate txikiagokoak, baina intermitenteak, baino jasangarriagoak izatea.

Eragin handiagoa dute soinuek eginkizun konplexuetan sinpleetan baino eta lanaren kalitatearengan kantitatearengan baino.

Eta, dudarik gabe, soinu gehiegiak nekea sortzen du.

Soinu handiko lekuetako langileek, leku lasaietan lan egiten duten langileek baino okerrago jasaten dute soinua lan-ordutatik kanpo.

Soinu erritmikoak gerta daitezke lagungarri, baina gehienetan burukomin, gorako eta ondoezen iturri izaten dira.

Beste azterketa baten ondorioek diotenez, toki zaratatsuetan horien pareko baketsuetan baino gaiso mental gehiago dago erietxeetan.

3. Soinuak gizarteari sortzen dizkion gastuak asko dira.

Aireportu asko dago bere kapazitatea baino lan gutxiago eginez, soinuari buruzko arauek hala ezartzen diotelako.

Adibidez, Washington-eko Aireportu Nazionalean debekaturik dago erreakzio-abioien trafikoa gaueko 11etatik goizeko 7etara bitartean.

Beste aireportu batzuk murriztuta daukate beren trafikorako gaitasuna.